Saltar al contenido
608 42 68 87 hola@bellatinta.es Lunes a viernes de 17:30 h a 20:30 h
Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara

Ekologia pirata baten alde. Eta aske izango gara

Fatima Ouassak

☆☆☆☆☆ Sin opiniones todavía

Tapa blanda Editorial Katakrak 156 páginas Año 2026
15,00 € IVA incluido

Disponible

Consúltanos cómo conseguirlo.

Compra online muy pronto Consultar por WhatsApp
Compartir
Sinopsis

Gaur egungo Europan proiektu ekologista bat behar dugu politika itogarriei aurre egiteko. Auzo herrikoietan sustraitua, lurrari lotua eta mugitzeko askatasuna ardatz izango duena.

Proiektu bat Afrikari begirako fronte internazionalista zabal bat eraikiko duena beroketa klimatikoaren eta bizitzaren suntsipenaren kontra.

Proiektu bat Mediterraneoa eremu autonomo bilakatuko duena, Iparraldearen zein Hegoaldearen arpilatzea eteteko.

Proiektu bat lurren, animalien eta gizakiaren duintasuna lotuz eraikiko duguna.

Proiektu bat bere gain hartuko duena eskuin-mutur gero eta erasokorragoari aurre egitea.

Proiektu bat lan militanteaz gain, literatura denon eskura jarriko duena.

Proiektu bat haurrak aintzakotzat hartuko dituena eta haien askapena ere bilatuko duena.

Proiektu hori da ekologia piratak proposatzen duena.

Detalles del libro
Editorial
Katakrak
Colección
Saiakera 41
Formato
Tapa blanda
Páginas
156
Año
2026
Idioma
Euskera
ISBN
9788410316225
Sobre Fatima Ouassak

Marokon jaio eta urtebeterekin, Frantziara migratu zuen familiarekin. Zientzia politikoak ikasi zituen Lillen eta Pariseko Sorbonan. Front de mères (Amen frontea) sindikatua sortu zuen 2016an beste sei amekin batera, langile-auzoetan haurren elikadura eta ekologia sustatzeko. Réseau Classe/Genre/Race (Klasea/Generoa/Arraza sarea) erakunde feministako kidea da.

Dozena erdi bat liburu argitaratu ditu antiarrazakeriaz, ekologiaz eta emakumearen askapenaz, klasea eta antikolonialismoa ardatz hartuta. Hau da euskarara ekarritako haren estreinako lana.

¿Alguna duda? Contáctanos