Saltar al contenido
608 42 68 87 hola@bellatinta.es Lunes a viernes de 17:30 h a 20:30 h
Euskal zinema (2005-2025). Hasiera bat

Euskal zinema (2005-2025). Hasiera bat

Josu Martinez; Samara Velte

☆☆☆☆☆ Sin opiniones todavía

Tapa blanda Editorial Universidad del País Vasco 533 páginas Año 2026
36,00 € IVA incluido

Disponible

Consúltanos cómo conseguirlo.

Compra online muy pronto Consultar por WhatsApp
Compartir
Sinopsis

2005etik aurrera, historian lehen aldiz, urtero-urtero euskarazko filmak iritsi dira pantailetara. Liburu honek euskal zinemagintzaren hastapen-garai hori dokumentatu eta aztertzen du, bere bilakaera ekonomikoa, sinbolikoa eta soziala aintzat hartuz. Lehenik, 2005 eta 2025 urteen artean euskaraz ekoitzitako filmen zentso orokor bat aurkezten da, haren irakurketa soziokultural bat burutzeko.

Ondoren, XX. mendeko lehenbiziko bi hamarkadatan esangura nabarmena hartu duten gai zehatzei buruzko hamabost kapitulu analitikotan, hemezortzi adituk euskarazko zinemagintzaren bilakaerari eta erronkei buruzko ikuspegi panoramiko bat eskaintzen dute.

Alde batetik, hamarkada hauetan nabarmendu diren zinemagile batzuen ibilbideak aztertzen dira; eta, bestetik, garapen sozial eta teknologikoek zabaldu dituzten galdera berriei heltzen zaie, adibidez, kontsumo joera garaikideei eta finantzazio eredu posibleei.

Hartara, euskal zinema sakonki lantzen duen aurrekari garrantzitsua ezartzen du liburu honek, zinema ikasketetarako helduleku erabilgarria eta zinemazaleentzako irakurketa mamitsua eskainiz.

Josu Martinez (Bilbo, 1986). EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea, NOR ikerketa-taldeko kidea. Euskal zinemaren historia eta hizkuntza gutxituen ikus-entzunezko sistemak ditu ikerlerro nagusi. Zinemagile gisa ere ezaguna, bederatzi film dokumental eta fikziozko film luze bat zuzendu ditu.

Euskal zinemaren inguruan, Gure (zinemaren) sor lekua (EHU, 2015), Irudiz eta euskaraz (UEU, 2021) eta Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (Pamiela, 2025) liburuak argitaratu ditu.

Samara Velte (Zarautz, 1991). EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakaslea. Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea da, eta NOR ikerketa-taldeko kidea. Akademian jardun aurretik, Berria egunkarian aritu zen kazetari. Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua (Elkar-Txalaparta-Jakin, 2019) eta Diskurtsoaren Analisia Gizarte Zientzietan: oinarrizko kontzeptu eta tresnak (UEU-EHU, 2025) liburuen egilea da.

Detalles del libro
Editorial
Universidad del País Vasco
Colección
Mikel Laboa Katedra Bilduma 10
Formato
Tapa blanda
Páginas
533
Año
2026
Idioma
Euskera
ISBN
9788413197869
¿Alguna duda? Contáctanos