Saltar al contenido
608 42 68 87 hola@bellatinta.es Lunes a viernes de 17:30 h a 20:30 h
Biga 5. Bat eta bakarra

Biga 5. Bat eta bakarra

Romain Pujol; Vincent Caut

☆☆☆☆☆ Sin opiniones todavía

Tapa blanda Editorial ASTIBERRI EDICIONES 64 páginas Año 2023
11,00 € IVA incluido

Disponible

Consúltanos cómo conseguirlo.

Compra online muy pronto Consultar por WhatsApp
Compartir
Sinopsis

Liburuki honetan, Bigak ia irentsiko du hiria... bene-benetan! Romain Pujolen eta Vincent Cauteren asmamenak ez du mugarik. Eguneroko abentura xelebreak biziko ditu berriz ere Bigak, eta abentura bakoitzean, aparta eta bakarra egiten duen txinparta hori azalduko zaigu. Ez dira soilik bere botereak, luzatzeko edo hegan egiteko ahalmen horiek, bere nortasuna ere bada, eskuzabala eta arretatsua, jostaria eta bihurria.

Biga erratu egiten da, ikasten du, mugak badaudela ohartzen da, bere adineko edozein umek bezala. Eta oraingoan, gauzak norberak egitea batzuetan funtsezkoa dela erakutsiko diote.

Arrakasta handia lortu du Biga sailak, bai Frantzian bai Pirinioen hegoaldean, eta horren adibide dira Espainian saldutako 18.000 aleak. Izan ere, Pujolen eta Cauten lanak mugak gainditu ditu, eta gero eta herrialde gehiagotan argitaratzen da; adibidez, Korean plazaratu da berriki. Argi dago, beraz, bilduma unibertsala dela, jolas eta keinuz betea (topatuko al dituzu, 5. liburuki honetan, egileen autorretratuak?), eta aukera ematen du familian dibertitzeko.

Detalles del libro
Editorial
ASTIBERRI EDICIONES
Colección
Txikiberri
Formato
Tapa blanda
Páginas
64
Año
2023
Idioma
Euskera
ISBN
9788418909870
¿Alguna duda? Contáctanos