Saltar al contenido
608 42 68 87 hola@bellatinta.es Lunes a viernes de 17:30 h a 20:30 h
Zenbaki gorriak

Zenbaki gorriak

Jon Arretxe

☆☆☆☆☆ Sin opiniones todavía

Tapa blanda Editorial Erein Argitaletxea, S.A. 184 páginas Año 2024
22,50 € IVA incluido

Disponible

Consúltanos cómo conseguirlo.

Compra online muy pronto Consultar por WhatsApp
Compartir
Sinopsis

Hamabi urte igaro dira Mahamoud Touré Bilboko Afrika Txikira heldu zenetik, familia Burkina Fason utzita eta amets berrien alde borrokatzeko prest. Horretarako Saharako basamortua zeharkatu behar izan zuen, eta Gibraltarko itsasartea igaro. Baina denboraren poderioz, emaztea eta seme-alabak, etorkizun oparoko promesa hutsalez nazkaturik, ahaztu egin ziren Touréz, eta burkinarra zurrunbilo iraunkor batean sartu zen non ilunak askoz gehiago diren argiak baino.

Aurreko nobelan Las Palmasen egon ondoren, oraingo honetan patuak Bartzelonara darama Touré. Hor, denbora soberan izango du ihesaldi etengabea bilakatu zaion bizitzaz hausnartzeko, bizi izandako esperientzia gogorrak eta egindako okerrak mamurtzeko, eta inoiz baino astunago sentituko du bakardadearen pisua.

Bere lagun leial Osman, Xihab eta Kristina (Sa Kené) jada ez dauzka ondoan, eta inoiz imajinatuko ez zituen gauzak egin beharko ditu bizirik irauteko, degradazio-maila beherenera iristeraino.

Jon Arretxek argazki gordina eskaintzen digu Zenbaki gorriaken Bartzelonako turismo-leku ederren azpian gordetzen den errealitatearena, eta agerian uzten digu paperik gabeko etorkinek, etxebakoek, txiroenek... non bilatzen duten babesa. Eleberri bizigarri bezain gogorra da Touréren hamaikagarrena, estilo zintzokoa, sagako besteetan bezala Europa diruduneko baztertuen azpi mundua erakusten duena.

Detalles del libro
Editorial
Erein Argitaletxea, S.A.
Colección
Uzta gorria 34
Formato
Tapa blanda
Páginas
184
Año
2024
Idioma
Euskera
ISBN
9788491099635
¿Alguna duda? Contáctanos