Saltar al contenido
608 42 68 87 hola@bellatinta.es Lunes a viernes de 17:30 h a 20:30 h
Haurtxoa

Haurtxoa

Antonio Rubio Herrero

☆☆☆☆☆ Sin opiniones todavía

Tapa dura Editorial Pamiela argitaletxea 14 páginas Año 2022
9,50 € IVA incluido

Disponible

Consúltanos cómo conseguirlo.

Compra online muy pronto Consultar por WhatsApp
Compartir
Sinopsis

«Ilargian kulunkantari" saileko ale bakoitza ariketa poetiko bat da "begia hezteko eta belarria goxatzeko", Antonio Rubio egileak azaltzen duen bezala. Itxuraz xumeak izan arren, diseinuan zein edukietan, hausnarketarako eta sorkuntzarako.prozesu luze baten emaitza dira.

Kantutegi tradizionalaren baliabideetan oinarrituta (errima, erritmoa, zenbaketa, errepikapena, metaketa...) eta hondo argien gainetik nabarmentzen diren irudi ezagunetan, kantatzeko eta kontatzeko bilduma hau erreferente bat da Haur eta Lehen Hezkuntzan 0-3 urte bitarteko haur askoren aurreirakurketaren bidean.

Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villanen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan.

Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren ukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpen literario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da, bi aldeak uztartzea, sortze prozesua bideratzea, eta, azkenik, argitalpenaz arduratzea.

Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetiko soil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du. Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nola irakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahala bertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da. Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean.

Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira, zenbaturiko silabekin; bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan, neurturik, erritmoaz eta errimaz; lehenengo urteetatik hasita modu autonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezen pentsatuta daude.

Detalles del libro
Editorial
Pamiela argitaletxea
Colección
Ilargian kulunkantari
Formato
Tapa dura
Páginas
14
Año
2022
Idioma
Euskera
ISBN
9788491722892
¿Alguna duda? Contáctanos